GasteizInteresgarriaGolfa |
InguruaTrebiñuko Herrixkak landa-etxearen inguruko aukerak ugariak dira. Komunikazio eta turismorako azpiegiturak onak ditugu, gainera gune honetako aberastasun kulturala eta paisaia harrigarriak dira. Landa-etxetik ordu betera Guggenheim Bilbao Museoan apustu artistikorik modernoena aurki dezakegu edota Errioxako Briones herriko Ardoaren Kulturaren Museoan ardo munduaren tradizioa. Aukera guztiak oso hurbil. Upelategiak eta ardoaren mundua 20 minutura, hiriburua Biasterin duen Arabako Errioxan; Biasteriko monumentu-ondare interesgarria ere aipatzekoa da Golf kirola Izkin 10 minutura. Gasteizko aberastasun kulturala 15 minutura. Aipatzekoak dira hemen bertako Alde Zaharra, Artium Museoa eta Santa Maria Katedraleko lanak ikusteko bisita gidatua. Beste gune interesgarri batzuk: Trebiñuko Konderria, Haro, Santo Domingo de la Calzada … Trebiñuko Herrixkak landa-etxean inguruetatik txirrinduaz eta oinez egin daitezkeen ibilaldien inguruko informazioa emango dizuegu.
|
![]() |
![]() |
c. Mayor, 2-4 09217 ARGOTE Condado de Treviño |
Telefonoa 945 360 116 Sakeleko telefonoa 653 741 255 |
![]() |
info@aldeasdetrevino.com |